Español

Euskera

Club-ak 2006-an eraikita izan ziren instalazio deigarriak dauzka. Gainera, hobekuntza jarraian oinarrituta dagoen mantentze-filosofian oinarritzen da.

Kotxea parking-ean uztera gonbidatzen zaitugu Club-aren bazter guztiak ezagutzeko. Nahi izanez gero, hitz ordua adostu eta ibilbidea irakasleren batek lagunduta egin dezakezu. Hala ere, gonbidatzen zaitugu zuk zeuk Club-ean arnasten den funtzionamendu bikaina eta giro aparta ikustera eta gozatzera. 

 Pistak 

Kanpoaldeko pista 70x45 metrokoa da, egurrezko hesiekin inguratuta dago eta bi ate dauzka. Honek, disziplina ezberdinen praktika ahalbidetzen du. 

Estalitako pista 20x40 metrokoa da eta euritan dagoenean gure zaletasunaz disfrutatzen jarraitu ahal izatea ahalbidetzen du.

 Box-ak 

Hiru nabe ezberdinetan banatuta dauden 60 box baino gehiago dauzkagu, zaldiak eroso egoteko dimentsio egokiak eta lehio zabalak dauzkatenak. 

 

Zaldiak, pertsonak bezala, batuzekin beste batzuekin baino hobeto sentitzen dira. Hau dela eta, haien harremanak erreparatzen ditugu beraien boxetan eroso egon daitezen.

 

Horretaz aparte paddock individualak dauzkaten 8 box dauzkagu.

Landak

Zaldien ongizatea bilatzen dugun gauzarik garrantzitsuenetarikoa izanik, zalditegi osotik mugatuta dauden hainbat landa daude. Bertan zaldiek, behar duten beste korrika egin, belar freskoa jan eta beste zaldiekin harremanetan egon daitezke.

Zaldiak edo pony-ak alde egin ez dezaten, landak elektrizitatea garraiatzen duten tirekin inguraturik daude.

Biltegiak

Nabe bakoitzak, eskuratzeko erreza den biltegi bat dauka. Hemen, zaldi bakoitzaren materiala eta garbitzeko tresnak gordeta daude. Gainera, zaldi propioa edo zaldia alokatuta badaukazu, gertuen dagoen biltegian armairu propioa jartzeko eskubideaz goza dezakezu.

Ibilgailua

Energia asko duten zaldientzat, edo lan egin aurretik asko ibili behar dutenentzat ibilgailu zerbitzua eskeintzen dugu. Gainera, leku isolatu batean kokatuta dago zaldiek modu lasai batean lan egin dezaten.

Zaldientzako dutxak

Nahiko zabalak diren bi dutxa dauzkagu. Hauek, nabe baten bi eskinetan kokatuta daude eta hauetako batek, bi zaldi aldi berean dutxatzea ahalbidetzen du.

Txokoa

Txokoa gure elkargunea da. Hemen Club-aren bezeroekin harremanetan egon zaitezke eta hauek, berehala etxean egongo bazina bezala sentiaraziko zaituzte. Gainera, txokoak dauzkan lehioei esker, bi pistetan zaldiz ibiltzen dauden pertsonak ikus ditzakezu. Hala ere, telebista ikusteko aukera era badago.


Bestetik, eguraldi ona egiten badu, pista handiaren parean dagoen ChillOut zona ederraz disfrutatzera animatzen zaitugu.

Parking-a

Club-ak bezeroen edota bisitarien kotxeak arazorik gabe sartzeko edukiera egokia duen parking-a dauka.

Club Hípico Castillo de Butrón

© 2017 por Sue Gonzlez