top of page

Eskolak

Helduentzako zein haurrentzako maila desberdineko hipika eskolak eskaintzen ditugu, ikasleak duen mailaren eta nahi den hobekuntzaren arabehera. Klase guztiak zaldi-irakaskuntzan esperientzia handia duten langile kualifikatuek ematen dituzte.

Horrez gain, klaseak ikasle kopurua mugatua dute eta, irakaskuntza indibidualagoa izateko, klase partikularren aukera eskaintzen dugu.

clases 2_edited.jpg

Ibilaldiak

Zalditegia ingurune natural paregabean kokatuta dagoela eta Butroiko gaztelua zaldiz 10 minutura dagoela aprobetxatuz, ibilaldiak egiteko aukera eskaintzen dugu.

  • Ordu erdiko ibilaldia 4 urtetik aurrerako haurrentzat, 1. kontaktu gisa.

  • Ordubeteko ibilaldiak guztientzako, 6 urtetik aurrera.

  • 2 orduko ibilaldiak esperientziadun ppertsonentzat.

Captura de pantalla 2023-03-05 a las 18.58.29.png
Captura de pantalla 2023-03-05 a las 18.58.15.png

Eskola kirola

Ziur gaude zaldien mundua txikiengana hurbiltzeak dituen onurez. Frogatuta dago kirol hau praktikatzea eta baita haurraren eta animaliaren artean sortzen den lotura oso onuragarriak direla beraientzat. Hori dela eta, jarduera hau hezkuntza-zentroetara hurbildu dugu Eskola Kirolak-ek eskaintzen duen bonoaren bitartez. Hau eskuratzeko aukera hemen dago. 

 

Gure irakasle taldeak, zaldigintzaren alorrean ezagutza handia izateaz gain, oso gertukoak dira eta haur bakoitzari behar duen denbora eskaintzeko gai dira, zaldiaren munduarekiko sentitzen duten pasio bera transmitituz.

Captura de pantalla 2023-03-05 a las 18.21.25.png

Lehiaketa taldea

Ezagutzak hartzen diren heinean, lehiatzeko gogoa sentitzen da. Lehiaketa bat hurbiltzen den bakoitzean, klaseak bezero bakoitzaren alderdi partikularrei erreparatuz ematen dira, hobekuntza bilatuz errendimendu handiagoa lortzeko.

Captura de pantalla 2023-03-05 a las 18.25.15.png
Captura de pantalla 2023-03-05 a las 18.26.25.png

Zaldi alokairua

Gure zentroko zaldi alokairua zaldi bakoitzaren beharretara guztiz egokituta dago, eta horri esker, beti bere behar zehatzei arreta ematen zaie. Hauek alda daitezkeenez (oporrak, lesioak, bajak, lehiaketa, eguraldia...), zerbitzu malgua eskaintzen dugu, egoera bakoitzaren eskakizunetara egokitu daitekeena.

Horrez gain, instalazioak kokapen ezin hobean daudenez, zaldiek ongizate handia izango dute.

467dfa52-3194-4f90-b467-74cde9977db9_edited.jpg
IMG-7876.jpg

Zaldi-kanpamenduak

Zaldiaren mundua txikienei hurbiltzeko aukera paregabea dira zaldi kanpusak. Egun gutxi barru, zaldigintzaren hastapen nozioak transmititu ahal izango dizkiogu, baita kirol honen barruan dauden diziplina desberdinak ere.

Eguberriak, Aste Santua eta uda kanpus hauek ospatzeko data aproposak dira, merezitako oporrak baitituzte euren eguneroko jarduerekin batera hemen disfrutatzeko.

 

​Kanpus bakoitzaren berri emango da webgunearen bitartez, baita gure sare sozialen bitartez, zentroan bertan, etab.

campamentos 4_edited.jpg
0c38cde9-ce9b-4808-85be-368413597699.jpg

Ospakizunak

WhatsApp Image 2023-03-05 at 19.36_edited.jpg

Hozkailu, mikrouhin eta mahaiez osatutako txoko bat dugu urtebetetzeak ospatzeko. Hauek zaldi-jarduera batekin osatzeko aukera ere eskaintzen dugu, poni jokoen bidez.

IMG-4240.jpg

 Barrio Butrón, 42 // CP: 48110 Gatika // Tel: 653-736-383  // chcbutron@yahoo.es

Club Hípico Castillo de Butrón

bottom of page