top of page

Klubak 2006an eraikitako instalazio bikainak ditu eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako mantentze-filosofia du.
Kotxea klubaren aparkalekuan utzi eta bertako txoko bakoitza bisitatzera animatzen zaituztegu. Nahi izanez gero, hitzordua hartu eta bisita egin dezakezu zentroko irakasleren batek lagunduta. Beraz, Club Hípico Castillo de Butrón-en arnasten den funtzionamendua eta giro ona behatzeko gonbidapena daukazu.

Pistak

 

Kanpoaldeko pista70x45 metrokoa da, egurrezko hesiekin inguratuta dago eta bi ate dauzka. Honek, disziplina ezberdinen praktika ahalbidetzen du. 

 

Estalitako pista 20x40 metrokoa da eta euritan dagoenean gure zaletasunaz disfrutatzen jarraitzea ahalbidetzen du.

 Boxak 

Zentroak 60 box baino gehiagorekin eraikita dago, hiru zonaldeetan banatuta. Gainerakoen presentziari esker, zaldiak babestuta eta seguru sentitzen dira.

 

Zaldiak, pertsonak bezala, hobeto sentitzen dira pertsona batzuekin beste batzuekin baino eta horregatik, boxean duten jokabidea behatzen dugu. 

 

Gaur egun paddock-a duten 8 box ditugu.

 Kanpak 

Zaldiaren ongizaterako hainbat eremu berde ditugu, bertan zaldiek korrika egin dezakete eta beste zaldi batzuekin elkarreragin dezakete, horrela buru osasuntsu eta egoki baten garapena erraztuz.

Biltegiak

3 biltegi daude zalditegi osoan zehar. Bertan, bezeroek haien armairuak eduki ditzakete eta zaldien materiala gordetzeko leku aproposa eskeintzen dute.

Ibilgailua

Ibilgailu zerbitzua eskaintzen dugu honen beharrt duten zaldientzat. Hau, leku isolatu batean dago, zaldiek lasai lan egin dezaten.

Zaldientzako dutxak

Dutxa nahiko zabalak ditugu. Haietako batean, bi zaldientzako lekua dago eta biak boxetatik oso gertu daude.

Txokoa

Aurrekoaz gain, txoko bat daukagu. Hemen klubeko beste kide batzuekin elkarreragin ahal izango duzu. Bere leihoetatik edozein pistatan egiten ari dena ikus daiteke, edo nahiago baduzu, telebista ikusi.


Bestalde, eguraldi ona egiten badu, chill-out gune bat alboan dauka.

Aparkalekua

Klubak edukiera oneko aparkalekua du.

 Barrio Butrón, 42 // CP: 48110 Gatika // Tel: 653-736-383  // chcbutron@yahoo.es

Club Hípico Castillo de Butrón

bottom of page